Santurzine jaialdiak Itziar Lazkano aktoreari emango dio 2018ko Serantes Saria

  • Portugaletetarrak urriaren 20an jasoko du saria VI. Jaialdia ixteko ekitaldian
  • Zinean, telebistan eta antzerkian lan, ahalegin eta irmotasun handiz egindako ibilbide luzeari ematen zaion saria da


SANTURZINE Santurtziko film laburren jaialdiak Itziar Lazkano aktorearen ibilbide profesionala sarituko du 2018ko Serantes saria emanez. Portugaletetarrak, zeinek zinean, telebistan eta antzerkian ia lau hamarkadako ibilbidea duen, urriaren 20an jasoko du saria jaialdia ixteko ekitaldian.

Santurzineren antolatzaileek Lazkano omendu nahi izan dute, izan ere lan, ahalegin eta irmotasunaren eredua izan da urteetan zehar, eta gainera gaur eguneko aktoreei bidea ireki zien aktore taldekoa da; gaur egun haiekin segitzen du elkarlanean.

Itziar Lazkano 1979an hasi zen lanean Cómicos de la Legua antzerki taldean, eta han Ramón Barea ezagutu zuen, zeinekin urte bete beranduago Karraka taldea sortu zuen. Hor jarraitu zuen Ernesto del Rioren “El amor de ahora” filma egin zuen arte.

Antzezleak, ordutik, lan handia egin zuen zinean (‘Pecata Minuta’, ‘Marujas Asesinas’, ‘Aupa Etxebeste!’), telebistan (‘Ertzainak’, ‘Mis adorables vecinos’, ‘Vaya Semanita’) eta antzerkian, Ercilla eta Rosa Agirre sariak jasota.

Gaur egun, lanean jarraitzen du jo eta ke. “Pikadero” filma grabatutakoan eta “Obabakoak” antzezlanean ibilitakoan, “Ocaña” lanaren bira ari da prestatzen eta “La víctima número 8” telesaioa estreinatuko du.

2018ko SERANTES SARIA
Itziar Lazkanok 2018ko Serantes Saria jasoko du urriaren 20an, Santurzine film laburren jaialdia ixteko ekitaldian, Serantes Kultur Aretoan. Unai Izquierdo izango da aurkezlea eta ekitaldian jaialdiko sari guztiak banatuko dira eta musika, sorpresa eta dibertsio handia izango dira. Sarrerak salgai daude SKAn 3 eurotan.

2017ko Serantes Saria Anabel Alonsorentzat izan zen, Moriarti Produkzioak taldeak, Juanma Bajo Ulloak eta Félix Linaresek osatzen zuten zerrendaren parte bilakatuz.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *